Gizakiek, gizarteek eta naturak elkarrekiko mendekotasun estua dutenez, politika publikoen lehentasunezko helburua planeta eta bere ekosistemak zaintzea izan behar du. Horiek horrela, nazioarteko lankidetzak oinarrizko eginkizuna betetzen du ingurumen- eta gizarte-arloko justizia orokorra eraikitzeko lanean. Hala ere, oraindik hausnarketa teoriko gehiago egin behar da iraunkortasunaren eta garapenerako lankidetzaren artean dagoen loturari buruz, eta lotura hori benetan gauzatu behar da. Azterlan honen bidez, esparru teoriko bat finkatu dugu, iraunkortasunaren eta gizakien ongizatearen artean dagoen harremana argi eta garbi azaltzeko, eta, orobat, zalantzan jartzeko indarrean dauden eta ezarri nahi diren garapen-ereduak, Lurrak dituen muga biofisikoak kontuan izanda, eta Ipar-Hegoaren artean dagoen mendekotasun ekologikoa aintzat hartuta. Bestalde, ingurumenari eta lankidetzari buruzko gaietan dauden nazioarteko, eskualdeko eta tokiko esparru juridikoaren azterketa oinarritzat hartuta, jarraibide batzuk ezarri ditugu, nazioarteko lankidetzaren eguneroko praxian ingurumenari buruzko iritziak barne har daitezen.
1. Sarrera
2. Iraunkortasun eta garapen kontzeptuei buruzko esparru teorikoa
3. Lankidetzaren eta ingurumenaren arloko lege-esparrua
4. XXI. mendeko ekologiako erronkei aurre egiteko lankidetza lortzeko lehenengo jarraibideak
5. Ondorio orokorrak
Oharrak
Bibliografia
NOTA: Utilice este espacio únicamente para opinar sobre esta publicación, no lo utilice para hacer consultas, dado que no serán atendidas por esta vía.
Si desea solicitar información de carácter general, puede hacerlo a través del enlace Contactar.
Si desea solicitar información sobre nuestras publicaciones, puede escribirnos a la dirección pedidos@bakeaz.org.
Si desea adquirir algún título, puede hacerlo a través del enlace Solicitar publicaciones.