Fededunak eta erlijio erakundeak garapen jasangarriaren aldekoekin bat egiten hasi dira; horrek ingurumenaren aldeko koalizio boteretsu bat sor dezake mundu osoan zehar. Aurreko hamarkadan, gutxi izan baziren ere, bi talde horien arteko bilerak, ekimenak, hezkuntza programak eta presio ahaleginak gauzatu ziren, eta ekintza horiek guztiak areagotzen ari dira. Orain arte, ordea, bi talde horiek urrunduta egon dira.
Bi taldeek gauza bera pentsatzen dute natuari buruz; balio ekonomikotik haratago dagoela, hain zuzen. Horrez gain, indar osagarriak dituzte. Jasangarritasunaren aldekoek oinarri zientifiko sendoa dute; tradizio erlijiosoek, berriz, autoritate morala dute, eta gizarte osoan zehar hedatzen dira, mundua ulertzeko moduak eta bizitzeko moduak eratzen dituztela.
Bi talde horien arteko gaizki ulertuak ez dira desagertu, baina konpromiso handiagoa hartzen ari dira: monje budistak Thailandiako deforestazioaren aurka borrokatzen ari dira, eta World Council of Churches erakundeak klima aldaketaren aurka dihardu. Erlijioek, horrez gain, fededunen kontsumo ereduak «berdeago» bihurtu nahi dituzte, eta kontsumoa gutxitzearen aldeko aldarrikapenak egiten dituzte, bizitza soilagoa eta askeagoa lortu ahal izateko.
Elkarlan hori areagotzeko, fededunek eta erlijio erakundeek jasangarritasunaren alde erabili beharko lukete beren eragina. Ekologistek, berriz, espiritualtasuna barneratu beharko lukete beren jardueretan. Pauso horiei jarraituz gero, etika berri bat sortuko litzateke: gizakiak, jainkoa eta ingurumena barne hartzen dituen etika. Horrek guztiak zibilizazio bidezkoa eta jasangarria lortzen lagun dezake.
Laburpena
Sarrera
Konprometitutako erlijioak izan dezakeen boterea
Lankidetza eta zuhurtasuna
Ingurumena gai sakratu gisa
Kontsumo etikoa
Konpromisoa bizkortuz
Oharrak
NOTA: Utilice este espacio únicamente para opinar sobre esta publicación, no lo utilice para hacer consultas, dado que no serán atendidas por esta vía.
Si desea solicitar información de carácter general, puede hacerlo a través del enlace Contactar.
Si desea solicitar información sobre nuestras publicaciones, puede escribirnos a la dirección pedidos@bakeaz.org.
Si desea adquirir algún título, puede hacerlo a través del enlace Solicitar publicaciones.