Cw17_portada_eusk_-medium

Bertako produktuak. Tokiko janaria merkatu globalean

  • Brian Halweil
  • Bilbao, Bakeaz, 2003
  • Colección: Cuadernos Worldwatch, 17

Resumen

Mundu osoan, jendea gero eta gehiago dago urrutiko elikagai iturrien menpe. 1961eko datuekin konparatuta, azken 40 urteotan, elikagaien nazioarteko merkataritza hirukoiztu eta nazioarte mailan garraiatutako elikagaien kopurua laukoiztu egin dira, populazioa bikoiztu soilik egin bada ere. Handitze horretan eragina izan dute elikagaiak prozesatzeko arloko berrikuntzek, petrolioaren prezio merkeak eta zenbait laborek dituzten dirulaguntzek. Ameriketako Estatu Batuetan, elikagaiek 2.500 eta 4.000 kilometro bitartean bidaiatzen dituzte baserritik platerera iristeko, 1980an baino %25 gehiago. Erresuma Batuan, berriz, elikagaiek duela bi hamarkada baino %50 gehiago bidaiatzen dute.

Zenbaitentzat, distantzia luzeko elikagai sistemak aurrekaririk eta parekorik gabeko aukera eskaintzen du. Baina sistema horrek baditu bere alde txarrak ere; esate baterako, tokiko sukaldaritza, espezieak eta nekazaritza alde batera uzten ditu, petrolio kantitate itzelak gastatzen ditu eta negutegi efektua eragiten dituzten gasak isurtzen ditu. Bestalde, elikagaiekin lotutako aurrez-aurreko harremanek ematen duten atsegina eta zer jaten ari garen jakiteak ematen duen ziurtasuna ere hondatzen ditu.

Zorionez, distantzia luzeko elikagaiak kontsumitzeko ohitura ahultzen ari da pixkanaka, tokiko elikagaien aldeko mugimendu berri baina indartsuaren eraginez. Mugimendu horietako partaide dira, adibidez, Zimbabweko kakahuete gurin ekoizleak, Alemaniako txerriki ekoizleak, Vancouverreko teilatu baratzetako baratzezainak, eta beste leku batzuetako nekazari enpresaburuak, elikagaien negozio hasiberriak, jatetxeak, supermerkatuak eta kontsumitzaile arduratsuak. Horiek bultzaturiko iraultza laguntza handia izango da landa guneak suspertzeko, herrialde txiroak aberasteko, elikagai fresko eta osasungarriak hirietara itzultzeko eta hiri inguruko guneak berriro lurrarekin lotzeko.

Gaztelaniazko bertsioa dago

Edukiak

Laburpena

Elikagai arroetan barrena

Kontinentez haraindiko letxuga

Wal-Mart efektua

Elikagai basamortuak loratzen

Nekazari eta enpresaburu

Merkatua berreskuratzea

Tokiko elikagai arroa berreraikitzea

Tokiko elikagaiak jateko arrazoi pertsonalak

Eranskina: Tokiko elikagaien sareak berreraikitzen jarduten diren erakundeak

Oharrak

 
  • ISBN: 978-84-88949-58-5
  • Ref.: CW17e
  • Páginas: 88 páginas
  • Formato: 215 x 140 mm
  • Lengua: Euskera
  • Precio (IVA no incluido): 5,77 €
  • Precio (IVA incluido): 6,00 €
  • Disponibilidad: En stock

Comentarios de lectores

NOTA: Utilice este espacio únicamente para opinar sobre esta publicación, no lo utilice para hacer consultas, dado que no serán atendidas por esta vía.

Si desea solicitar información de carácter general, puede hacerlo a través del enlace Contactar.

Si desea solicitar información sobre nuestras publicaciones, puede escribirnos a la dirección pedidos@bakeaz.org.

Si desea adquirir algún título, puede hacerlo a través del enlace Solicitar publicaciones.