Cw15_portada_cast_-medium

Hiriaren mugak. Kontrolik gabeko hedapenari aurre egin beharra

Resumen

Gaur egun, mundu zabaleko eskualde guztietan aurki ditzakegu kontrolik gabe hedatutako eta autoz betetako hiri eremuak. Istripuek eta kutsadurarekin zerikusia duten gaixotasunek hainbat herritar hiltzen dituzte, eta zirkulazio atzerapenek giza produktibitatea murrizten dute, eta erregai kontsumoa handitu. Une honetan, estatubatuarrek munduko gasolina osoaren %43 kontsumitzen dute, metropoli zabalen inguruan ibiltzeko, neurri handi batean. Klima aldaketari eragiten dioten faktoreen artean, errepide bidezko zirkulazioa da une honetan azkarren hazten ari dena.

Orain dela hamarkada batzuk, Kopenhagek (Danimarka), Portlandek (Oregon estatua) eta Curitibak (Brasil) erabaki zorrotzak hartu zituzten, oinezkoei eta txirrindulariei lehentasuna emateko, eraikin berriak garraiobideen bitartez erraz iristeko moduko eremuetara eramateko, eta naturarentzako eta jendearentzako berdeguneak babesteko. Egun, hiri horietako ekonomiak aurrera doaz, eta bertako haurrak kale seguruagoetan barrena ibiltzen dira, aire garbiagoa arnastuz. Esperientzia horiek erakusten digutenez, beste hainbat tokitan ere irabazteko asko dago; horretarako, baina, gobernu agentzietan eragin beharra dago, garraioari eta lur erabilerari buruzko erabakiak lotzeko eta hedapena sustatzeko pizgarriak kentzeko politikak abian jar ditzaten.

Worldwatch Institutuko lan honetan Molly Sheehan egileak aditzera ematen digunez, mundu zabaleko herritarrak eta tokiko agintariak prozesu politikoan eragiten ari dira, eremu publiko erakargarriak eta garraio aukera hobeak eskatzeko. Patricio Lanfranco Txileko Santiagoko kaleetako auto kopurua txikitzeko ahaleginetan ari da; hark dioenez, «zirkulazioa arazo handia genuela ohartu ginen. Baina arazoak testuinguru zabalagoa behar du: zer-nolako hiria nahi dugu? Zer nolako bizi kalitatea nahi dugu?».

Gaztelaniazko bertsioa dago

Edukiak

Sarrera Motordun ibilgailuek hiriak inbaditu dituzte Kontrolik gabeko hedapenaren kostuak Hedapenaren aurretik bizigarritasuna jarri duten hiru hiri Garraioaren eta lur erabileraren inguruko politikak lotuz Kontrolik gabeko hedapena sustatzeko pizgarriak ezabatuz Gobernu erakundeak berregituratuz Aldatzeko egoera sortuz Eranskina: Talde hauek hiri bizigarrietarako garraio aukerak sustatzen dituzte Oharrak

 
  • ISBN: 978-84-88949-54-7
  • Ref.: CW15e
  • Páginas: 88 páginas
  • Formato: 215 x 140 mm
  • Lengua: Euskera
  • Precio (IVA no incluido): 5,77 €
  • Precio (IVA incluido): 6,00 €
  • Disponibilidad: En stock

Comentarios de lectores

NOTA: Utilice este espacio únicamente para opinar sobre esta publicación, no lo utilice para hacer consultas, dado que no serán atendidas por esta vía.

Si desea solicitar información de carácter general, puede hacerlo a través del enlace Contactar.

Si desea solicitar información sobre nuestras publicaciones, puede escribirnos a la dirección pedidos@bakeaz.org.

Si desea adquirir algún título, puede hacerlo a través del enlace Solicitar publicaciones.